價格:免費
更新日期:2017-06-08
檔案大小:555k
目前版本:1.0.1
版本需求:Android 4.0 以上版本
官方網站:http://www.lantalau.com
Email:lantalau@lantalau.com
聯絡地址:Plaza Anzarán 10, bajo 20301 Irun Gipuzkoa
Antxeta Irratia, elkarte hedabide bat da. Hedabideen hirugarren sektorean kokatua dago (hedabide komunitarioak, libreak edota sozialak). 2002ean Hendaian sortu zen, eta Bidaso Beherea eskualdeko euskara hutsezko irratia da.
Antxeta Irratiak Hendaiako, Irungo, Hondarribiko, Pausuko eta Biriatuko bizilagunentzat dihardu. Gainera, Euskal Irratien federazioan parte hartzen du, Irulegiko irratiarekin, Xiberoko Botzarekin eta Gure Irratiarekin batera.
Antxeta Irratia, AMARC (asociación mundial de radios comunitarias) erakundeko kidea da. 2002.urtean sortu zen herri komunikabide bat da Antxeta Irratia. Gure Irratiaren Entzun Ikus elkartearen eta Pausumedia elkartearen sostenguz abiatu zen komunikazio proiektua. Egoitza Hendaian kokatzen den arren (14 De Gaulle etorbidea), Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia, gure hedapen eremuak ere badira. Behe Bidasoa eskualdeko, euskarazko irratia da, Antxeta Irratia. Elkarte izaera eremu errealera eramanez, bere ateak beti zabalik ditu Antxetak. Eragile, elkarte, norbanako eta herri mugimendu ororentzako, besteak beste.
Irratiak komunikazioa, eskubide gisa defendatzen du egunerokoan, eta ez hedabide erraldoien menpeko elementu bat balitz bezala. Herritar orok du komunikatzeko eskubidea. Eskualdeko euskaldunon kasuan, guztiok dugu euskaraz komunikatu eta komunikazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Hala, ildo horri bide eginez, euskararen normalkuntza prozusuan aktiboki parte hartzea da Antxeta Irratiaren lehentasun nagusia. Laburki, herritarren zerbitzura dagoen komunikazio egitasmo xume bezain sendoa da Antxeta Irratia.